Iragarkia
119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
50/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Hezkuntza Kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
Apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretua aplikatuta (hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzkoa), eta ekainaren 29ko 1000/2012 Errege Dekretua ere aplikatuta (haren bidez ezarri ziren, 2012-2013 ikasturterako, errentaren eta familia ondarearen tarteak eta beken eta ikasketetarako laguntzen zenbatekoak, eta hein batean aldatu zen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua –zeinaren bidez ezarri baitzen beka eta ikasketetarako laguntza pertsonalizatuen araubidea– eta 1721/2007 Errege Dekretu horri bigarren xedapen gehigarria gehitu zitzaion, iraungitzear dauden unibertsitateko ikasketen prezio publikoei buruzkoa), betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, 2018-2019 ikasturtean aplikatu beharreko prezio akademikoak proposatzen dira.
Testuinguru horretan, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2018-2019 ikasturtean aplikatu beharreko prezioen proposamena arrazoituz, graduko tituluetarako, graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea, irizpide hauei jarraituz:
I.–Eguneratzea.
I.1.–Gastu Publikoa Arrazionalizatzeko Presako Neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoa aplikatuta, eta Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak erabakita, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak foru agindu honen eranskinetan jasotakoak izanen dira:
–1.eranskina: Graduko ikasketak.
–2.eranskina: Graduondoko ikasketak.
–3.eranskina: Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak.
–4. eranskina: Aukera libreko kredituak, iraungitako lehen eta bigarren zikloko ikasketetan sartzeko.
2018-2019 ikasturtean eutsi eginen zaie Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 577/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako prezioei.
I.2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.
I.3.–Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitu ahal izanen du ikasle hauentzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.
II.–Prezioen araubidea.
II.1.–Matrikula edo tituluak edo ziurtagiriak egin aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.
II.2.–Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.
III.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.
Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.
Matrikularen ordainketa gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.
Graduko eta masterreko ikasketa planak, horien matrikula urtekoa baita, lau ordainalditan pagatuko dira; diru-sarrera horiek, ondoren aipatzen diren kopuruetakoak, epe hauetan ordainduko dira: lehendabizikoa, guztirakoaren %40, matrikularen ordainketa gutunean adierazten den epean; bigarrena, guztirakoaren %20, 2018ko urriaren 15etik azaroaren 5era arte; hirugarrena, guztirakoaren %20, 2019ko urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra arte; eta laugarrena, guztirakoaren %20, 2019ko apirilaren 8tik 29ra arte.
Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola asegurua.
Ordainketa zatitua ez da aplikatzekoa izanen baldin ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa bada, graduko eta masterreko ikasketan kasuan.
Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.
IV.–Zenbatekoak.
IV.1.–Graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko ikasketetan, matrikularen zenbatekoa batura hau izanen da: arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuak gehi ordaindu beharreko administrazio-tasak, ikasketa planeko esperimentaltasun mailaren arabera. Kontuan hartuko da, betiere, lehenbiziko matrikula den, edo bigarrena, hirugarrena edo hurrengo bat, foru agindu honetako eranskinetan eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du ebazpen honetan aurreikusitako prezioez bestelakoak ezartzea Espainiako unibertsitateekin edo atzerriko unibertsitateekin unibertsitateen arteko masterrak egiten dituzten ikasleentzat, betiere prezio komuna ezartzen bada Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan ezarritako mugen barruan.
IV.2.–Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarritako prezioaren arabera ordainduko dira ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kontuan hartu gabe kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren.
Jada iraungita dauden ikasketa planen espedientetako kredituen prezioa 4. eranskinean ezarritakoa izanen da.
IV.3.–Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak edo urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak araututako doktoretzako unibertsitate titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzetan, tutoretza akademikoari gehi administrazio-tasei dagokiena izanen da matrikularen zenbatekoa, 3. eranskineko prezioen eta ebazpen honetako gainerako arauen arabera. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak doktoretzako irakaskuntza ofizialak arautu zituen eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, berriz, unibertsitateko irakaskuntza ofizialen antolamendua ezarri zuen.
Doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek beren prestakuntza osagarri gisa kredituak egin behar izanez gero, osagarri horren titulu ofizialari dagozkion prezioak aplikatuko dira.
V.–Salbuespenak eta hobariak.
V.1.–Prezioetan salbuespenak eta hobariak izateko eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskaeraren egunean bete behar dira.
V.2.–Ikasleei behin ere ezin izanen zaie salbuespenik edo hobaririk aplikatu baldin ebazpen honetan ezarririk ez badaude edo indarra duen araudiak ezartzen ez badu.
a) Bekak.
Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duten ikaslea, baldin bekaren deialdian ezarrita badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak ez ordaintzeko harik eta beka eskaera ebatzi arte, eskubide horretaz baliatzen ahalko da, baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.
Ikasketetarako beka eta laguntzen banakako osagaiaren kostua, matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko erabiltzen dena, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, Hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritakoarekin bat.
b) Familia ugariak.
Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:
–Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
–Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek %50eko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Familia ugariko titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugarietako kidetza edo, matrikula eskatzen den egunean tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.
c) Merezimendu akademikoak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketetan “Ohorezko Matrikula” aipamena lortzen duten ikasleek salbuespenerako eskubidea izanen dute matrikularen prezio publikoetan, aurre-aurreko ikastaldian kalifikazio akademiko hori zein kreditutan lortu duten, horien lehen matrikularen adinako kostua.
Batxilergoko kalifikazio globalean Ohorezko Matrikula lortzen duten ikasleak edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Prestakuntza Ziklo batean Ohorezko Matrikula lortzen dutenak salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak pagatzetik unibertsitate ikasketetako lehen urtean.
Nafarroako Foru Komunitatean 2017-2018 ikasturtean Batxilergoko Aparteko Saria lortzen duten ikasleak matrikularen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira unibertsitate ikasketetako lehen urtean. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskabidea aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.
d) Desgaitasuna dutenak.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapenean ezarritakoarekin bat.
Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.
e) Terrorismoaren biktimak.
Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ekintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, irakaskuntzako prezio publikoetan salbuespen osoa izanen dute. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.
Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute eta, ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.
f) Generoko indarkeriaren biktimak.
Generoko indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek, Genero Bortizkeriaren kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoetan salbuespena izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.
Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da generoko indarkeriaren biktima dela.
VI.–Ikasketak onartzeko prezioak.
VI.1.–Ikasketak onartzeko prozesuek 3. eranskinean ezarritako prezio administratiboa ordaintzera behartuko dute.
VI.2.–Graduko edo gradu ondoko ikasketetan (masterrean edo doktoretzan) matrikulaturiko kredituak onartzeko, 1393/2007 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat, ikasleek behar diren eranskinetan aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari. %10erainoko beherapena izanen da baldin onartu beharreko kredituak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikasketei badagozkie.
VII.–Irakastordurik gabeko ikasgaiak.
Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, ikasleak kredituak osorik ordainduko ditu; betiere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu. Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.
2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Unibertsitateen Zerbitzuari.
4. Foru agindu hau eta eranskinak jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Errektoreordetzari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2018ko ekainaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.
1. ERANSKINA Graduko ikasketak |
GRADUKO TITULUAK | KREDITUKO PREZIOA | |||
1. matrikula | 2. matrikula | 3. matrikula | 4. matrikula | |
1. ESPERIMENTALTASUN GRADUA | ||||
Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa | ||||
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea | 16,25 euro | 32,50 euro | 70,50 euro | 97,65 euro |
–Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua | ||||
–Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua | ||||
–Soziologia Aplikatuko gradua | ||||
–Gizarte Laneko gradua | ||||
Zientzia Juridikoetako Fakultatea | ||||
–Zuzenbideko gradua | ||||
–Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua | ||||
Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea | ||||
–Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua | ||||
–Ekonomiako gradua | ||||
–Enpresen Administrazioko eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa | ||||
–Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza | ||||
2. ESPERIMENTALTASUN GRADUA | ||||
Zientzien Jakintza Arloa | ||||
Nekazaritzako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa | 23,05 euro | 46,10 euro | 99,85 euro | 138,25 euro |
–Zientzietako gradua | ||||
–Datu Zientzietako gradua | ||||
–Bioteknologiako gradua | ||||
Osasun Zientzien Jakintza Arloa | ||||
Osasun Zientzien Fakultatea | 23,05 euro | 46,10 euro | 99,85 euro | 138,25 euro |
–Erizaintzako gradua | ||||
–Fisioterapiako gradua | ||||
Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren Jakintza arloa | ||||
Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa | 23,05 euro | 46,10 euro | 99,85 euro | 138,25 euro |
–Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko gradua | ||||
–Ingeniaritza Mekanikoko gradua | ||||
–Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua | ||||
–Ingeniaritza Informatikoko gradua | ||||
–Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradua | ||||
–Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua | ||||
–Ingeniaritza Biomedikoko gradua | ||||
Nekazaritzako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa | ||||
–Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua | ||||
–Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradua | ||||
–Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradu bikoitza |
2. ERANSKINA Gradu ondoko ikasketak |
MASTER TITULUAK | KREDITUKO PREZIOA | |||
1. matrikula | 2. matrikula | 3. matrikula | 4. matrikula | |
LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK | ||||
Abokatu lanetan Hasteko unibertsitate masterra | 22,65 euro | 34,00 euro | 73,65 euro | 102,00 euro |
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra | ||||
Telekomunikazioko Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Nekazaritzako Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Informatika Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK | ||||
Laneko Arriskuen Prebentzioko unibertsitate masterra | 28,35 euro | 73,65 euro | 73,65 euro | 73,65 euro |
Ekonomia eta Finantza Analisiako unibertsitate masterra | ||||
Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate masterra | ||||
Informazioko Sistema Integratuekiko Prozesuen bidezko Kudeaketako unibertsitate masterra (ERP) | ||||
Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiketako unibertsitate masterra | ||||
Historiari, Eremuari eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetako Unibertsitate Masterra | ||||
Banakako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko unibertsitate masterra | ||||
Erizaintzako Zainketen Kudeaketako unibertsitate masterra | ||||
Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitate masterra | ||||
Osasun Publikoko unibertsitate masterra | ||||
Osasunaren Sustapeneko eta Garapen Sozialeko unibertsitate masterra | ||||
Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra | ||||
Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate masterra | ||||
Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko unibertsitate masterra. | ||||
Informazio geografikoko sistemetako (SIG) eta Teledetekzioko unibertsitate masterra | ||||
Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitate masterra | ||||
Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitate masterra | ||||
Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko unibertsitate masterra | ||||
Energia Berriztagarrietako unibertsitate masterra: Sorkuntza Elektrikoa | ||||
Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra |
3. ERANSKINA
Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea eta kudeaketa administratiboen prezioak
Ebaluazioak eta probak: | |
Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak | 93,25 euro |
25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak | 130,90 euro |
Karrera bukaerako proiektuaren ebaluazioa | 171,40 euro |
Doktoretza tesiaren defentsa | 171,40 euro |
Hizkuntza eskakizuna frogatzeko proba | 35,80 euro |
Goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluen homologazioa: | |
–Gradu ondoko edo doktore tituluak | 152,20 euro |
–Lehen eta bigarren zikloko tituluak edo baliokidea: 1. Gaitasun proba. 2. Praktikaldia. 3. Proiektua edo lana. 4. Tutoretzapeko ikastaroa: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak kredituaren prezioekin biderkatuko dira | 171,40 euro 171,40 euro 171,40 euro |
Tutoretzak: | |
Doktoretza tesiaren tutoretza akademikoa | 81,75 euro |
Karrera bukaerako proiektuetarako tutoretza | 40,90 euro |
Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa) | 323,35 euro |
Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (Doktoretza bigarren hiruhilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat) | 161,65 euro |
Tituluak eta egiaztagiriak luzatzea: | |
Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa (SETarekin) | 191,55 euro |
Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza (SETarekin) | 191,55 euro |
Gradua (SETarekin) | 191,55 euro |
Ikasketa aurreratuen diploma | 171,42 euro |
Doktorea (SETarekin) | 287,25 euro |
Unibertsitate masterra (SETarekin) | 191,55 euro |
Tituluaren Europako osagarria (SET) | 65,60 euro |
Tituluak bikoiztea: | |
Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa | 95,75 euro |
Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza | 95,75 euro |
Gradua | 95,75 euro |
Ikasketa aurreratuen diploma | 85,70 euro |
Unibertsitate masterra | 95,75 euro |
Doktorea | 143,65 euro |
Tituluaren Europako osagarria | 32,30 euro |
Zerbitzu administratibo akademikoak: | |
Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea | 31,25 euro |
Unibertsitateko txartelaren kopia | 6,70 euro |
Administrazioaren kudeaketa | 41,15 euro |
Agirien konpultsa | 12,20 euro |
Ikasketen ziurtagiria | 31,20 euro |
Posta bidezko bidalketak Estatuaren barrenean | 3,60 euro |
Posta bidezko atzerrirako bidalketak | 5,10 euro |
Espedientearen lekualdatzea | 31,20 euro |
Kredituak aitortzeko eskaera (graduko edo masterreko ikasketak) | 41,15 euro |
4. ERANSKINA
Aukera libreko kredituak, iraungitako lehen eta bigarren zikloko ikasketetan sartzeko
ZIKLOETAKO IKASKETAK (JADA IRAUNGIAK) | KREDITUKO PREZIOA |
Diplomaturak, lizentziak eta lizentzia bikoitzak honako zentro hauetan emana: –Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea. –Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea. –Zientzia Juridikoetako Fakultatea | 13,85 euro |
Diplomaturak, Ingeniaritza teknikoak eta goi mailako ingeniaritzak, honako zentro hauetan emana: –Osasun Zientzien Fakultatea. –Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa. –Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa | 19,60 euro |
Iragarkiaren kodea: F1807704
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50