118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatetza ordeztea

Lan atsedenaldia dela eta bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea 2018ko ekainaren 11tik ekainaren 18a arte, biak barne.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateordea den Juan Miguel Almandoz Mitxelena jaunaren esku uztea 2018ko ekainaren 11tik ekainaren 18a arte, biak barne.

2. Delegazio hau lehen alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2018ko ekainaren 7an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1807635