118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetza ordeztea

Isaac Corres Lópezek, Antzingo Udaleko alkateak, 46/2018 Ebazpena eman du ekainaren 6an. Hona hemen:

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Javier Azcona Zabalza alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2018ko ekainaren 13tik 21era, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea, baita Osoko Bilkurari ere, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.

Antzinen, 2018ko ekainaren 6an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1807593