118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mediku gisa aldi baterako
kontratatzeko deialdia betegabe deklaratzea

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (“San Isidro” zahar etxe eta psikogeriatrikoko) buruak, ekainaren 5eko 9/2018 Ebazpenaren bidez, betegabe deklaratu du aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (“San Isidro” zahar etxe eta psikogeriatrikoan) mediku gisa aritzeko.

2018ko ekainaren 5ean, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (“San Isidro” zahar etxe eta psikogeriatrikoko) buruak ondoko 9/2018 Ebazpena eman zuen:

“2018ko apirilaren 23ko 7/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren izangaien zerrenda osatzeko, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (“San Isidro” zahar etxe eta psikogeriatrikoan) mediku gisa aldi baterako kontratatzeko, entitate horretan sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdia 2018ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an.

2018ko maiatzaren 22an bukatu zen 15 egun naturaleko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasitakoa, aipatu deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko.

Hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe hori bukatu ondoren, espedientean ez dago eskabide bakar bat ere.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Betegabe deklaratzea izangaien zerrenda osatzeko deialdia, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (“San Isidro” zahar etxe eta psikogeriatrikoan) mediku gisa aldi baterako kontratatzeko, inork parte hartzeko eskabiderik aurkeztu ez duelako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen (“San Isidro” zahar etxe eta geriatrikoaren) iragarki-taulan (Irunberriko Bijués etorbidea, zk.g.) eta Irunberriko Udalaren web-orrian (www.lumbier.es) ere.”

Irunberrin, 2018ko ekainaren 6an.–Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (“San Isidro” zahar etxe eta psikogeriatrikoko) burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1807590