118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lur-ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2018ko kobrantza.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2018ko ekainaren 11tik uztailaren 12ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Sesmako Udalaren kontuetan ordainduko dira, La Caixan edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2018ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1807772