118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Birzatitzeko proiektuko aldaketa puntuala Udal Planeko ARZ-3ko XVI. UIko ZN-1 eta XIX. UIko ZN-6 eremuetan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-JUN-18 (5/CV)

“Ikusirik aldaketa puntualaren agiria Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko XVI. UIko ZN-1 eta XIX. UIko ZN-6 eremuak birzatitzeko proiektuan, 2018ko maiatzaren 24an aurkeztua, eta zerbitzu tekniko eta juridikoek 2018ko maiatzaren 25ean emandako txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea aldaketa puntualaren agiria Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko XVI. UIko ZN-1 eta XIX. UIko ZN-6 eremuak birzatitzeko proiektuan, Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa SL ordezkatuz Fernando Portillo Ozcoidik aurkeztua 2018ko maiatzaren 24an.

2. Ukitutakoei erabaki honen berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.”

Iruñean, 2018ko ekainaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1807607