118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko A lurzatian garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko hitzarmena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-JUN-18 (4/CV).

“Ikusirik 2017ko azaroaren 21ean Jesús Ezponda Olaverrik, Promociones Parque el Río Arga SL ordezkatuz, tramitera aurkeztu zuen hitzarmena, eta bat etorririk 2018ko maiatzaren 23ko txosten juridikoarekin eta 2018ko maiatzaren 24ko txosten teknikoarekin,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batez onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Promociones Parque Río Arga SLren arteko hitzarmena, garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko A lurzatian. Osotara, 34.034,33 euro dira, BEZa kanpo; hori guztia onesten den agiriaren arabera.

2.–Aurreko puntuko zenbatekoa duen kreditu atxikipena onestea 30 15122609010R ‘U.I. XVIII-Iturrama Berria’ partidaren kargura, Hirigintza Gerentziaren 2017ko gastuen aurrekontutik.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, erabakia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udaleko iragarki oholean.”

Iruñean, 2018ko ekainaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1807604