118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2018ko ekitaldiko udal aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko apirilaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko udal aurrekontuan aldaketak egiteko zazpi espediente.

Erabaki hori 2018ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 72.600 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, diru-sarreren 7. kapituluko (“Transferentziak eta bestelako diru-sarrerak”) partida batekin (60.000 euro) eta diruzaintzako gerakinarekin (12.600 euro) finantzatua.

2.–Espedientea: Aldaketa 2018ra luzatutako aurrekontuan, 12.584,01 eurokoa, gastuen 5. kapituluko (“Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa”) partida batean, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

3.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) bi partidetan, 2.040,00 eurokoa eta 2.490,28 eurokoa, hurrenez hurren, diruzaintzako gerakinarekin (4.530,28 euro) finantzatua.

4.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 70.000 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, diru-sarreren 7. kapituluko (“Transferentziak eta bestelako diru-sarrerak”) partida batekin (37.603,30 euro) eta diruzaintzako gerakinarekin (32.396,70 euro) finantzatua.

5.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 2.575 eurokoa, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

6.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 3.167,03 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

7.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean eta 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) beste batean, 2.325,43 eurokoa eta 37.669,72 eurokoa, hurrenez hurren, eta kreditu berezia, 5.055,28 eurokoa, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean, diruzaintzako gerakinarekin (45.050,43 euro) finantzatuak.

Noain Elortzibarren, 2018ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1807622