118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 6an hartua, Bertsolaritza Interes Kulturaleko ondasun ez-material deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak irailaren 1ean emandako 287/2017 Ebazpenaren bidez, Bertsolaritza interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen haren bidez, 30 egunez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2018ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, hura Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea proposatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Bertsolaritza interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko ekainaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1807623