118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Lur-ondasunen gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko ekainaren 30ean bukatuko dela epea, Lur-ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2018. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik.

Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Ekainaren 30ean ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira.

Iratxetan (Leotz), 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1807777