118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udal ordenantzak, Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duena eta Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena, hurrenez hurren.
Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Funesko Udalean administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza eta Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Funesen, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807651