118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1., 2. eta 4. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018ko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko.

Halaber, Ezkabarteko Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018ko aurrekontuan 4. aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Ezkabarten, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1807638