118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko portzentajeak eta karga-tasak

Eulateko Udalak, 2018ko ekainaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, ondoko erabakia hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Bigarrena.–%8ko karga-tasa onestea, 2018ko ekitaldirako, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatzeko.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eulaten, 2018ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1807649