118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa ordaintzeko epea 2018ko abuztuaren 3an bukatuko dela.

Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Esteribarren, 2018ko ekainaren 6an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1807591