118. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

UE-30 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Azagrako Alkatetzak, ekainaren 6ko 138/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Azagrako Udal Planeko UE-30 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, UE-30 unitatea birzatitzeko batzordeak sustatua.

Hogei egunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Azagran, 2018ko ekainaren 6an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1807595