117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03639 JV/br Jendaurreko epea

–Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

–Eskatzailea: Baztango Udala.

–I.F.Z.: P 3105000H.

–Helbidea: Foruen plaza, z.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

–Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa. 1.0100.

–Tokia: Opoka zubia Elizondo.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

–Lanen xedea da Opoka zubiaren eskuineko estribua berreraikitzea, Elizondon. Zubiaren egonkortasuna ziurtatzeko, hormigoizko harri-lubeta paratuko da. Bertako materiala erabiliko da obretarako sarbideetarako, eta ondoren kendu eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko maiatzaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1806852