117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-146

Indusal SAk eskatu du ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; aprobetxamendua Ebroko arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A Atalean, 45. liburuan, 12. orrian, eta haren datuak www.chebro.es webgunean kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da hargune berri bat gehitzea, Martzillako udal-mugartean (Nafarroa), 6. poligonoko 190. lurzatian dagoen putzu batean; horrez gain, urteko gehieneko bolumena 78.161 m³ handituko da (aurrerantzean 89.280 m³-koa izanen da), baita batez besteko ur emari baliokidea ere, 2,128 l/s, eta aurrerantzean 3,075 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean. Azkenik, erabilera ere aldatuko da, industriala izateko, eta inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko. Hargunerako lanetan 2 metroko diametroko eta 8 metroko sakonerako putzu bat eginen da; behar den ur-emaria 12,5 ZP-ko potentzia duen elektroponpa baten bidez aterako da, eta uneko emaria gehienez ere 5 l/s-koa izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 15ean.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1807220