117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-245

Posada Ecuestre Mokorroko Borda Sozietate Mikrokooperatiboak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Posada Ecuestre Mokorroko Borda Sozietate Mikrokooperatiboa.

Xedea: Zalditegi-ostatu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Imotz (Nafarroa).

Hondakin uren gehieneko bolumena 400 m³ ingurukoa da urtean; arbastatze kutxetan, olio eta gantzen bereizgailuan, 4,5 m³-ko Imhoff tankean, eta lezkak dituzten bi hezegunetan tratatuko da (50 m²-ko azalera eta 0,6 m-ko sakonera).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 19an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1807100