117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-139

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Lizarra hegoaldeko industrialdeko saneamendu adarrean, kolektorea aldatu eta erregistro putzu berriak jartzeko lanetarako baimena.

Baimenaren xede diren lanak agiri honetan deskribatutakoak dira: “Lizarra hegoaldeko industrialdeko saneamendu adarrean, kolektorea aldatzea eta erregistro putzu berriak jartzea” izenekoa, Servicios de Montejurra SAk izenpetua 2017ko abenduan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 9an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1807004