117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-685

Goñiko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Goñiko Kontzejua.

–Xedea: Goñiko saneamendu obra legeztatzea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

–Ibilgua: Aranea erreka (Arakil ibaia).

–Unitate hidrogeologikoa: Urbasa.

–Isurketa eginen den udal mugapea: Goñerri (Nafarroa).

Imhoff biltegi bat, 32,5 m³-ko edukiera erabilgarria duena, eraikitzeko lanak legeztatzea; bertan tratatuko da herriko isurketaren bolumena, urtean 4.400 m³-koa, kalkuluen arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 26an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806886