117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-719

Longidako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Longidako Udala.

–Xedea: Meozko saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

–Ibilgua: Errekatxar erreka-zuloa (Irati ibaia).

–Isurketa eginen den udal-mugartea: Longida (Nafarroa).

Lanen xedea hau egitea da: herriko hondakin urak jasoko dituen hustubide bat, araztegi bat, jario bertikaleko bi hezegunek eta lehen mailako dekantazioak osatua, eta irteerako hustubidea. Isurketaren gehieneko bolumena 1.900 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 26an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806885