117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-800

Cerealista Ezkibel, S. Coop.ek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Cerealista Ezkibel S. Coop.

–Xedea: Alloko Cooperativa Cerealistako hondakin urak isurtzeko baimena.

–Isurketa eginen den udal mugapea: Allo (Nafarroa).

Kooperatibaren bulegoetako ur sanitarioen isurketa, urtean 15 m³-ko bolumena duena, bi gelako hobi septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 7an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806883