117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

12C/2018 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Rotxapea Kirol eta Kultur Elkartearen Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Rotxapea Kirol eta Kultur Elkartearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101462012018) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko apirilaren 16an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko otsailaren 2an eta zuzendua 2018ko apirilaren 24an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Rotxapea Kirol eta Kultur Elkartearen hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1806514