117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-752

Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).

–Xedea: Ultzamako hondakin uren hustubidea konpontzeko lanetarako baimena (3. fasea).

–Ibilgua: Arakil ibaia, Ultzama ibaia.

–Udalerria: Auza-Ultzama (Nafarroa), Gerendiain-Ultzama (Nafarroa), Larraintzar-Ultzama (Nafarroa), Lizaso-Ultzama (Nafarroa).

Lanen xedea da Auza eta Lizaso herrien arteko hustubidearen tarte bateko putzuak konpontzea, Ultzamako HUAren hustubide sarean, honako hauen arabera: “Ultzamako hondakin uren hustubidea konpontzeko proiektua- III. fasea”, Gregorio Berrozpe Ullate bide ingeniariak egindakoa 2017ko irailean, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UJPren kontrol txostenean, 2018ko apirilaren 9koan, jasotako oharrak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 19an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806882