117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-464

Granja Legaria SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Granja Legaria SA.

–Xedea: hornidura eta saneamendu sareak udal sarearekin lotzeko lanak baimentzea.

–Ibilgua: Ega ibaia.

–Udalerria: Legaria (Nafarroa).

Lanen xedea da Granja Legariaren instalazioak Legariako (Nafarroa) saneamenduko tokiko sareekin lotzea eta granjatik datozen euri urak biltzeko sistema hobetzea, honako hauen arabera: “Granja Legariako hornidura eta saneamendu sareak udal sarearekin lotzea” izeneko proiektua, Juan Carlos Villamor Cantera arkitekto teknikoak 2017ko uztailean izenpetutakoa, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UJPren kontrol txostenean, 2018ko apirilaren 9koan, jasotako oharrak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 19an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806866