117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-755

Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).

–Xedea: Cortesko araztegia berritzeko lanetarako baimena: amaierako dekantagailu berria.

–Udalerria: Cortes (Nafarroa).

Baimen eskaeraren xede diren lanak deskribaturik daude NILSAk 2017ko irailean egin zuen “Cortesko araztegia berritzeko Proiektua” izeneko agirian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 9an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806854