117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-68

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

–Xedea: Labianotik Zolinara doan kolektorearen lanak baimentzea.

–Ibilgua: Sadar ibaia.

–Udalerria: Labiano-Aranguren (Nafarroa).

Lanen xedea kolektore berri bat eraikitzea da, Labianon (Nafarroa) dauden bi hobi septikoetako isurketak grabitatez bildu eta Gongorako kolektorearekin biltzeko, honako hauen arabera: SM287014a Labiano-Zolina proiektua, Servicios de la Comarca de Pamplona S.A.k egindako 2017ko uztailean, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UJPren kontrol txostenean, 2018ko apirilaren 9koan, jasotako oharrak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 19an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1806853