117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN ELKARTZEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zubieta eta Iturengo Udalen Elkartzeak, 2018ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, 2018. urteko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da Zubietako Udaletxeko idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zubietan, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea eta Udalen Elkartzeko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1807294