117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN ELKARTZEA

2018ko aurrekontua

Zubieta eta Iturengo Udalen Elkartzeak, 2018ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez Zubietako Udaletxeko idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea beteko.

Zubietan, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea eta Udalen Elkartzeko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1807291