117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 1/2018 aurrekontu-aldaketaren hasiera bateko onespenaren iragarkian

2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8koan, 1/2018 aurrekontu-aldaketaren hasiera bateko onespenaren argitalpenean akatsa dagoela oharturik, ondoan ematen da zuzenketa. Iragarkia Izarbeibarko Mankomunitateari egotzi zitzaion, baina zuzenketa honelakoa da: ondorio guztietarako, kontsideratu behar da Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak argitaratua dela. Ondoan ematen da aipatu iragarkiaren testua.

“Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2018ko apirilaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lehenengo aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean, 2017tik luzatutako horretan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Mendigorrian, 2018ko apirilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Eunate López Pinillos.”

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L1807867