117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE, ELGORRIAGA, ITUREN ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Nagusiak, aurrekontuari hasierako onespena emateko 2018ko maiatzaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da Iturengo Udalaren Idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2018ko maiatzaren 31n.–Batasuneko burua eta Zubietako alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1807279