117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2018ko ekainaren 15ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren aurrekontu orokorrean, 2018ra luzatutakoan, aldaketa egiteko 3/2018 espedientea, hain zuzen ere kreditu berezi bat gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, espediente honen tramitazioa eta onespena foru lege beraren 202. artikuluaren arabera egin behar dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak horretara igortzen baitu. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Valtierran, 2018ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1807780