117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Desgaitasunaren Herriko Kontseiluaren funtzionamenduaren gaineko erregelamenduan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2018ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Desgaitasunaren Herriko Kontseiluaren funtzionamenduaren gaineko erregelamenduan, honako artikulu hauei dagokionez: 1, 2.2, 3.1.3.b), 3.1.4, 4.1b), 5.2 eta 5.3.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1807232