117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua.

Erabaki hori 2018ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da, eta argitara ematen da kapituluka laburturik:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 116.565,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 136.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.980,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 98.599,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 404.344,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 215.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 17.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 166.494,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 150,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 404.344,00 euro.

Behin betiko onespen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honen ondoko hilabetean.

Tebasen, 2018ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1807229