2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta tasak
Santsolgo Udalak, 2018ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasa onestea:
a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak.
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.
–Gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.
Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Santsolen, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1806915