117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Balorazio txostenaren berrikuspena

Udalerri honetako Udalak, 2016ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Jaizko udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektuaren prestaketari hasiera ematea, eta Servicios de Catastros de Navarra SL enpresaren esku uztea une oro behar den dokumentazioaren prestaketa.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, egindako Jaizko balorazio txostenaren berrikuspena hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (udaletxeko iragarki-taulan ere jarriko da); epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jaitzen, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1807548