117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Espedientea: 184/2018. Alkatetzaren ebazpena: 2018-0381 Dekretua [Alkatetzaren ebazpena]. Lizentzia eman den eguna: 2018ko maiatzaren 30a. Sustatzailea: BIACOM Artículos Metálicos SL. Jarduera: metal-arotzeria. Tokia: Escopar industrialdea, C karrika, 5. zenbakia.Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2018ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1807231