117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa UC-30 unitatean. Hasierako onespena

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2018ko maiatzaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Bittor Etxeberria Saenzek sustatutako xehetasun-azterketa, Oteitzako Udal Planeko UC-30 unitatean lerrokadurak eta sestrak zehazteko eta eraikuntza antolatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oteitzan, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1807330