117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1617. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2018ko maiatzaren 31n eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1617. lurzatian, hormaren altuera eta lerrokadurak aldatzeari buruzkoa, Eduardo Urrizola Sotrok eta Cristina Uriz Cemborainek sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Orkoienen, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1807344