117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emandako 158/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira laguntzak emateko oinarri arautzaileak, modu jasangarrian kudea daitezen Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren 7.6.1 neurrian jasotako naturaguneak, eta orobat 2018. urterako laguntzen deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 401873.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1807471