117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuak, 2018ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurreko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, alegaziorik aurkezten ez bada.

Nabaskozen, 2018ko maiatzaren 25ean.–Kontzejuko burua, Melchor Aspurz Barberena.

Iragarkiaren kodea: L1806939