117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2018ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2018ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 4/2018 eta 5/2018 espedienteak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2018ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807639