117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Xehetasun-azterketa, S-6 sektoreko UC-6 unitateko 2203tik 2218ra arteko lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2018ko ekainaren 5ean eman 102/2018 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Murchanteko Plan Orokorreko xehetasun-azterketa, S-6 sektoreko UC-6 unitateko 2203tik 2218ra arteko lurzatietan. Azterketa Carmen Laguna Rozas arkitektoak idatzi du eta Marcelo Jarauta Martínezek sustatu, Juscanal SLren izenean eta hura ordezkatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.

Murchanten, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807545