117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2018ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2018 espedientea, kreditu berezia baita.

Aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an; halaber, behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion iragarkiari, ediktua Udalaren iragarki-taulan ere paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jarraian zehazten da 1/2018 aldaketa, behin betiko onetsia:

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.106,43 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 14.491,75 euro.

Guztira: 69.598,18 euro.

Espedientearen finantzaketa:

1.–Diru-sarrera gehiago.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 69.598,18 euro.

Guztira: 69.598,18 euro.

Irunberrin, 2018ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1807372