117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2018ko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK: 29.460,00 euro.

–Kreditu-gehigarria:

1 3370 2279900 Igerilekuen ustiapenaren adjudikazioa: 2.500 euro.

1 3420 2279900 Gimnasioaren eta frontoiaren ustiapenaren adjudikazioa: 1.000 euro.

1 9200 12009 Funtzionarioen aparteko orduak: 2.000 euro.

1 3239 4820002 Diru-laguntzak gurasoen elkarteari, umeen egunerako eta beste batzuetarako: 1.620 euro.

1 1510 6230000 Umeendako parkea: 700 euro.

1 9200 63600 Ordenagailu eramangarria erostea: 1.500 euro.

1 3300 619001 Ibilbide naturistak: 13.500 euro.

–Kreditu bereziak:

1 0110 9130001 Gizarte-etxeko alarmaren amortizazioa: 2.140 euro.

1 9200 2277000 Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoaren aholkularitza: 1.400 euro.

1 9200 2160002 Fotokopiagailuaren renting-a: 1.100 euro.

1 9200 62600 Administrazio elektronikoaren ezarpena: 1.420 euro.

1 9200 216002 Administrazio elektronikoaren mantentze-lanak: 580 euro.

Finantzaketa: 29.460,00 euro.

–Beheititzea gastuen partidan:

1 3231 2270001 Eskolako jantokia garbitzea: 1.620 euro.

–Diru-sarreren partidak goratzea:

1 29000 EIOZ: 7.850 euro.

1 79100 Leader proiektuak: 7.650 euro.

1 313000 Tasak kirol instalazioetan sartzeagatik: 3.500 euro.

–Diruzaintzako gerakina:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.840 euro.

2018ko partiden izenak aldatzea

Hobeki identifikatzeko eta gastua zehatzago esleitzeko, ondoko partida hauen izenak aldatzen dira: (Izenaren aldaketak ez dakar aldaketarik aurrekontuko zenbatekoan).

Izena 2018ko hasierako aurrekontuan, izen berria.

Ordenagailu eramangarria erostea, ordenagailuak erostea.

Funtzionarioen aparteko orduak, brigadaren aparteko orduak.

Lerinen, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1807539