117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 30ean emandako 23E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50k+) diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen 2018-2019 aldirako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko apartatuan, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 401778.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazioentzat da, estatutuetan jasota badute, beren xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musikalekin lotutako jarduerak egitea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1807492