117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2018ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 1/2018 aldaketa egiteko espedientea, kreditu berezia sortzen baitu Mikroipuin Lehiaketarako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteei eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzei jarraitu beharko zaie espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, argitaratu beharko bada ere.

Iratxetan (Leotz), 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1807357