117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1125. eta 1307. lurzatietan. Hasierako onespena

Uharteko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1125. eta 1307. lurzatietan, Viguetas Navarras SLk sustatua, ESTDETALLE/2018/3 zenbakiko espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Uharten, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1807325