117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI (AEZKOA)

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2018ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, gutienez ere hogeita hamar egunean, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hiriberri Aezkoan, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Óscar Ancho Remondegui.

Iragarkiaren kodea: L1807541