117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Ekonomia eta finantza plana, aurrekontua egonkortzeko. Onespena

Faltzesko Udalak, 2018ko maiatzaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontua orekatzeko Ekonomia eta finantza plana, 2018/2019 ekitaldiei dagokiena.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Faltzesen, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1807412